miércoles, 28 de mayo de 2008

Sarrera

Kaixo lagunok!!

Eneko, Ander eta Eder gara eta blog honen bitartez blog-en mundura hurbildu nahi zaituztegu. Blog honetan gaiari buruzko atal ezberdinak aurkituko dituzue, bideo didaktiko eta argazki batzuetaz osatuta informazioa errazago ulertzeko. Horretaz gain, blog-ean gehigarri batzuk jarri ditugu blog-a berez osatzeko, horien artean egutegi bat, erlojua, web interesgarrien link-ak... Baita zuen iritzia eman dezazuen inkesta bat proposatzen dizuegu, mesedez bete!! Bukatzeko eta opari moduan, blog-aren amaieran sorpresatxo bat jarri dizuegu. Ea ezagutzen duzuen bertan dagoen pertsonaia!!!

Blog motak

Gaia eta erabilpenaren arabera blog-ak mota ezberdinetan sailka daitezke, 8 dira mota garrantzitsuenak:

Pertsonalak: Norberak bere eguneroko bizitzan gertatzen zaizkion gauzetaz hitz egiten du, betiko eguneroko bat bezala. Blog mota hauek batez ere gazteen artean zabalduta dago eta horren inguruan talde birtualak sortzen dira eta gai ezberdinetaz hitz egiten dute, adibidez: zaletasunak, eguneroko esperientziak...

Erreflexiboak: Edozein gaiari buruz norberak bere iritzia edo erreflexioak ematen edo sortzen ditu. gehienbat ikuspuntu filosofiko batetik.

Politikoak: Politikaren inguruan mintzatzen diren blog-ak dira.

Teknikoak: Gai konkretu baten inguruan aritzen diren blog-ak dira, adibidez: literatura, ordenagailuak, sukaldaritza...

Lankidetzakoak: Pertsona bat baino gehiago idatzi eta mantentzen diren blog-ak.

Audioblogs: Gai bati buruzko informazioa ematen da soinu adibideekin tartekatuta, normalean mp3 formatua erabiltzen da.

Argazkiak: Blog-en agerpenarekin batera argazkilaritza digitala garatu egin zen eta horrek fotoblog-en jaiotza ekarri zuen. Argazki bildumaren antzekoa da, baina argitapenak berehalakoak dira.

Bideokoak: 2005-eko urtarrilan lehenengo videoblogger konferentzia ospatu zen, hau argazki blog-en antzekoa izango lirateke baina erresoluzio baxuko bideoekin.

Edublog

Blog-ak zeregin askotarako erabiltzen dira, horietako bat eta garrantzitsuenetarikoa edublog-ak dira, ikaskuntza errazteko tresna bat. Edublog-ak helburu hezigarriak dituzte eta ikasleek eta irakasleek erabiltzeko baliabidea da. Gero eta ikastetxe gehiago erabiltzen dute hezkuntza tresna hau guraso eta ikasleen artean informazioa zabaltzeko, komunikatzeko oso egokia baita.
Orduan edublog bat zer den jakinda, zertarako dira edublog-ak?:




-Pentsatzeko

- Idazteko

- Elkarrekintza bultzatzeko

- Parte hartzeko

Edublog-en artean mota ezberdinak daude helburu edo eginkizunaren arabera, batzuk indibidualak dira, norberak egitekoak eta beste batzuk taldekoak, elkarrekintza bultzatzen dituztenak. Hona hemen edublog mota ezberdinak:

- Ikasgaietako blog-a
- Ikaslearen blog-a
- Talde lana kudeatzeko blog-a
- Sormenezko tailerra
- Publikazio elektronikoa
- Ikerkuntza gida.

lunes, 26 de mayo de 2008

Fotolog


Gaur egun blog-ei lotuta dagoen beste balaibide bat fotolog-ak dira edo beste era batera esanda argazki blog-ak. Fotologa, ingelesezko photoblog (argazki bloga) eta Fotolog.com atariaren izenetik eratorritako hitza da. Argazki bildumetan ez bezala, ohiki fotologetan eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute oro har gainerakoek.

Fotolog-en ezaugarriak:

Fotologek sei ezaugarri nagusi dituzte, eta lehen hirurek zehazten dute modu bateko edo besteko fotologa izatea azken emaitza.

- Argazkia. Erabiltzaileak sartzen duen irudia edo argazkia izan ohi da fotolog baten oinarrizko elementua, eta dataren arabera antolatuta egoten dira argazkiak fotologetan.
- Egilearen iruzkinak edo komentarioak.
- Lagunen edota gainerako erabiltzaileen komentarioak.
- Lagun fotologetarako estekak.
- Erabiltzailearen webgune edota esteka gustukoenak.
- Data, edo argazkia argitaratzen den eguna.

Hona hemen klaseko ikaskide batzuenb fotolog-ak bertan ikusiko duzue nolakoak diren:

http://www.fotolog.com/urtziunanue
http://www.fotolog.com/yurdipurdi
http://www.fotolog.com/aintzane13
http://www.fotolog.com/martika3

Wikia


Blog antzeko beste plataforma bat wikiak dira. Ez dute erabilpen berdina baina gauza batzuetan antzekoak dira, eta gure ustez komenigarria da plataforma honen berezitasunak azaltzea blog-arekin dauden ezberdintasunak agerian usteko. Baina, zer da wiki bat?? Webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da.


Wikia, azken finean, interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten da gauza askotarako:


  • Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko.

  • Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko.

  • Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko.

  • Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko.

  • Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko.

  • Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko.

Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua lortzen da; etengabe osatzen dena erabiltzaileek berek gehitu zein garatu duten informazioari esker gero eta aberatsagoa izango da.


Orain wiki bat zer den jakiten duzuela zer nahiago duzue blog-a edo wikia?? Zuen esku dago!!





Blog-etan jartzeko gehigarriak

Blog-ak ez dira soilik ekarpenak sartzeko baliabide bat, bakoitza bere blog-a pertsonalizatzeko aukera dauka. Horretarako interneten badaude orrialde espezifikoak non blog-a apaintzeko elementuak eskaintzen dituen. Elementu horien artean egutegiak, erlojuak, abestiak, eguraldia begiratzeko programak...

Elementu hauek baliagarriak dira batez ere informazio gehigarria izateko. Zuek adibide bat ikusi ahal izateko hemen behean bi elementu aurkezten dizkizuegu; eguraldia ezagutzeko mapa, non gaurko eta hurrengo bi egunetako eguraldia agertzen den eta erloju bat momentu oro ordua jakiteko.

Norberak bere blog-ean elementu hauek edo interneten eskaintzen diren beste batzuk jarri nahi baditu, cosas sencillas orrialdetik atera daitezke.






RelojesWeb para Pisos!



martes, 13 de mayo de 2008

Blog-en historia


Blog-ak ezagunak izan aurretik, komunitate digitalak existitzen ziren USENET hain zuzen ere. 90. Hamarkadan intereneteko foroak sortzeko programak zeuden eta gai bati buruz hitz egiteko aukera ematen zuten. Hiru epealdi garrantsitzu daude blog-en sorkuntzan:


  • 1994-2000

Justin Hall 1994. urtean bere blog pertsonala idatzi zuen eta ezaguna da lehenengo blog egileetako bat izateagatik. Lehendabiziko blogak web-orri arrunten osagarri gaurkotuak ziren soilik. Ordea, web artikuluen mantenimendua eta produkzioa errazten zuten materialen eboluzioak, eragin handia izan zuen publikazio prozesuan; izan ere, ezagupen teknikoak ez zituzten pertsonentzat ere bideratuak zeuden. Horrek ekarri zuen gaur egungo blogak publikatzeko dauden modu asko. Adibidez, nabegadore batean oinarritutako software bat erabiltzea oso arrunta da gaur egun.


Hasiera motel baten ondoren, blogak laster hasi ziren ospea lortzen: XANGA lekua, 1996an argitaratua, 100 blog baino ez zituen 1997an, baina 2005ean 50.000.000 edukitzera ailegatu zen. Blogaren erabilera 1999.urtean eta hurrengoetan zabaldu zen. Blogak, egin eta publikatzeko leku batzuk hauek dira:

-OPEN DIARY: 1998an argitaratu zen. Ekarpen berriak eta komentarioak egiteko aukera ematen zuen lehenengo bloga.

-BRAD FITZPATRICK-ek hasi zuen LiveJournal 1999.ko martxoan.

-Andrew Smales-ek Pitas.com sortu zuen 1999.ko uztailan.

-EVAN WILLIAMS eta MEG HOURIHAM-ek Blogger.com atera zuten 1999.ko abuztuan. ( 2003an Google-ek erosi zuen )


  • 2000-2005

Lehendabiziko blog amerikarrak 2001.urtean agertu ziren ( Politics1.com, Political Wire…)
2002an “bloggin”-a oso ospe handia zeukan, eta horren ondorioz teknika hobetzeko gidak argitaratu ziren: COMOS deiturikoak.2005ean, abuztuaren 31a hartu zen “Nazioarteko Blog Eguna” bezala.


  • 2006-GAUR EGUN

Gaur egun “bloggin”-a da Interneten dagoen zerbitzurik erabilenetariko bat; izan ere, zenbait aktore, abeslari eta enterpresa famatu dituzte blogak. Eta amaitzeko esan, blog zerbitzaile famatuenak BLOGGER eta WORDPRESS direla.


lunes, 5 de mayo de 2008

Euskal blogosfera

Euskal blogosfera euskaraz idatzitako blogen unibertsoa da.

2001ean "Sustatu" sortu zen, euskarazko lehenengo bloga bihurtuz.

Ordutik, euskal blogosfera handituz joan da, komunitateak apurka-apurka sareratuz. Gaur egun, 6 urte geroago ia, 5.500 blog inguru dago euskaraz, horietatik 3.000 bat aktibo edo bizirik, Joxe Aranzabal blogariaren ikerketaren arabera (2oo7ko uztaila).

Urriaren 29a data garrantzitsua da euskal blogosferan, orduan hasi baitzen martxan "Sustatu" blog kolektiboa, lehenengoa izan.

2003ko otsailean Jabi Zabalak "Sarea.com" webgunean bere blog pertsonala idazten hasi zen, aitzindaria izaten. Gaur egun ere, oso blog irakurria eta jarraitua da.

Aurrerantzean, beste blogari solte batzuk agertzen joan ziren, baina nabarmentzeko moduan aipatzekoa da Eibar.org komunitatea, dozena bat blog pertsonal batu izan zituena 2004an, horrelakorik egiten lehenengoak izanez.Luistxo Fernandez eibartarra izan zen sortzaileetarikoa, eta beste blogarien artean, Xabier Mendiguren Elizegi eta Julen Gabiria idazleak zeuden.

Aurrerantzean, 2005eko otsailean, sortu zuten Goiena.neten komunitatea, gaur egun handiena dena EHUrena ondoren.

Hona hemen euskal blog irakurriena:


martes, 8 de abril de 2008

Nola sortu blog bat?

Aurreko ekarpenean blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi dugu. Oraingo honetan blog bat nola sortzen den saiatuko gara azaltzen.

Hasteko, guk hautatutako doaneko blog sortzailean,
Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuegu.

Lehenik eta behin norberak bere blog kontua sortzeko blog-erako orrialdera jo behar dugu; hain zuzen ere
http://www.blogger.com/. Web orrian sartuta, hiru dira jarraitu beharreko urratsak:

1- Kontua sortu: bertan erabiltzailearen datuak eskatuko dira (helbide elektronikoa, pasahitza, erabiltzailearen ezizena...).

2- Blogaren izena hautatu: honako honetan blogak izango duen web-aren izena aukeratzen da, bigarren zatia beti .blogspot.com izango da. Adibidez:
http://www.txikitxiki.blogspot.com/. Pausu hau oso garratzitsua da hautatzen den izena aladezina delako.

3- Itxura hautaketa: Azkenengo pausu honetan blog-ak izango duen itxura finkatuko dugu, horretarako txantiloi ezberdinak daude. Urrats hau ez da behin betikoa, txantiloia aldatzeko aukera ematen baitu.

Hona hemen bideo didaktiko baten bitartez lehenik azaldutako prozesua:

Zer dira blog-ak?


Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.