martes, 8 de abril de 2008

Nola sortu blog bat?

Aurreko ekarpenean blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi dugu. Oraingo honetan blog bat nola sortzen den saiatuko gara azaltzen.

Hasteko, guk hautatutako doaneko blog sortzailean,
Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuegu.

Lehenik eta behin norberak bere blog kontua sortzeko blog-erako orrialdera jo behar dugu; hain zuzen ere
http://www.blogger.com/. Web orrian sartuta, hiru dira jarraitu beharreko urratsak:

1- Kontua sortu: bertan erabiltzailearen datuak eskatuko dira (helbide elektronikoa, pasahitza, erabiltzailearen ezizena...).

2- Blogaren izena hautatu: honako honetan blogak izango duen web-aren izena aukeratzen da, bigarren zatia beti .blogspot.com izango da. Adibidez:
http://www.txikitxiki.blogspot.com/. Pausu hau oso garratzitsua da hautatzen den izena aladezina delako.

3- Itxura hautaketa: Azkenengo pausu honetan blog-ak izango duen itxura finkatuko dugu, horretarako txantiloi ezberdinak daude. Urrats hau ez da behin betikoa, txantiloia aldatzeko aukera ematen baitu.

Hona hemen bideo didaktiko baten bitartez lehenik azaldutako prozesua:

Zer dira blog-ak?


Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.